XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurreko datuekin eta ontzi berean dentsitate desberdineko materialak jartzean gertatzen dena kontuan hartuz (esaterako, olioa, ura eta burdin txirbilak nahastean), presta ezazu 12. orrialdeko taulan bildutako emaitzak azalduko dituen hipotesi bat.

Konpara itzazu kalkuluan lortu duzun emaitza eta 12. orrialdeko taulan duzuna.

Zein izan daiteke azalpena? Marrazki bat egin zure azalpena laguntzeko.

Kalkula ezazu Lurraren batez besteko dentsitatea. Konpara ezazu 12. orrialdeko taulan islatu dituzun datuekin. Ba al dago desberdintasunik? Hala baldin bada, nola azalduko zenuke?

Atal hauek ikasterakoan gure planetak unibertsoan duen kokapena gogoratu duzu, Lurraren ezaugarri fisiko nagusiak errepasatu dituzu, eta ezaugarri horiek ezagutzeko behar diren metodoak esperimentatu eta ikasi dituzu.

Azkenik, material desberdinen dentsitateak kalkulatuz, gure planetaren barnealdea ez dela homogenoa frogatu ahal izan duzu.

Gehiago sakonduz

Lurraren errotazioaren frogapena eta bere errotazio-abiaduraren kalkulua

Marraz itzazu kartulina batean, 1 : 250.000.000 eskalan, Lurrak bere ardatzaren inguruan errotatzen duenean bere gainazaleko ondoko puntuek egiten dituzten zirkunferentziak: Lurreko ekuatoreko puntu batek, zure ikastetxeak eta Ipar poloak. 12. orrialdeko taulan Lurrak errotazio-bira osoa emateko behar duen denbora-tarte zehatza idatzi duzu.

- Kalkula ezazu aipatu ditugun hiru puntuen abiadura. Berdina al da kasu guztietan?

- Nolako eragina izango du honek gure planetaren forman? 12. orrialdeko taulan gure planetaz bildu dituzun datuak errepasatzeak azalpen egokiagoa bilatzen lagunduko dizu.

- Bila ezazu libururen batean Lurraren orbita, dimentsio eta formaren gaineko informazioa.

- Lurrak eguzkiaren inguruan bira bat emateko behar duen denbora (12. orrialdeko taulan daukazuna) ezagutuz, kalkula ezazu planetaren abiadura.

Aurreko urteetan urtaroak bi hemisferioetan alderantziz gertatzen direla azaldu dizute, hots, ipar hemisferioan uda denean hego hemisferioan negua dela.

- Azaltzen al du Lurraren orbitaren formak urtaroen alderanzketa hau?

- Marraz ezazu zuren koadernoan Lurraren orbita eta Eguzkiak bertan duen kokapena.

- Bilatu informazioa eta erlaziona itzazu Lurraren translazioa eta urtean zehar gertatzen diren urtaro desberdinak.

- Azal ezazu planetako lau urtaroak gertatzearen arrazoia.

- Bila itzazu Lurreko puntu desberdinek urtaro desberdinetan duten tenperaturaren datuak. Hemisferio bereko puntu guztiek urtaro berdinak al dituzte? Arrazoitu zure erantzuna.